XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Non egon ote zitekek, ba?- esan zuen Julenek kezkaturik -.

- Nora doan esan gabe joaterik ez nikek nahi.

- Nonbait egon behar dik eta ez Timengandik oso urruti.

Etxe guztian Gorkaneren bila hasi ziren.

Sukaldean ere begiratu zuten. Han zegoen Blok.

Egunkaria irakurtzen ari zen.

- Zer nahi duzue?- galdetu zien -.

- Ez dizuet ezer emango.

- Ez dugu zugandik ezer nahi - erantzun zion Kedarek -. Zer moduz zure hanka?.

Blokek eginiko begiratua ikusi ondoren, berehala aldegin zuten guztiek sukaldetik.

Kedar, Julen eta Dik zelatan utzi eta zerbitzarien logeletan begiratzera igo zen, Gorkane han zegoen ikustera.

Bazekien ez zela oso ideia ona baina nonbait egon behar zuen Gorkanek.

Normala zen bezala, Gorkane ez zegoen han ere.

Haurrak nahigabeturik itzuli ziren Julenen gelara.

- Hau duk alukeria hau!- esan zuen Julenek -.

- Ezin diat etxe hau gustatzen zaidanik esan.

- Sentitzen diat, Kedar, hain duk leku arraroa hau, susmo txarrak sortzen zizkidak. Kedar ez zen mindu.

- Ados negok hirekin - esan zuen -.

- Nik ere berdin pentsatu izan diat beti.

- Eta gauza bera pentsatzen diate nire amak eta Maribelek ere.

- Nire aitordekoari bakarrik gustatzen zaiok etxe hau.

- Non egon zitekek?- esan zuen Anek -.

- Asmatu nahiean nabilek. Leku bakarra duk egongo ez denaren ziurtasun osoa dudana eta hire aitordekoaren ikasgela duk, Kedar.

Bera han dagoela, Gorka ez huke sartzen ausartuko.

Baina Ane ez zebilen zuzen.

Ikasgela zen, hain zuzen, une hartan Gorkane aurkitzen zen lekua.